Etiketak
- Berdintasuna (1)
- GIZARTE 5 (7)
- HEZKIDETZA (1)
- HIZKUNTZA 5 (1)
- LENGUA 5 (2)
- NATURA 5 (3)
- natura 6 Digestio aparatua (1)
2018(e)ko azaroaren 5(a), astelehena
2018(e)ko apirilaren 23(a), astelehena
2018(e)ko martxoaren 19(a), astelehena
2018(e)ko martxoaren 8(a), osteguna
2018(e)ko martxoaren 5(a), astelehena
2018(e)ko martxoaren 1(a), osteguna
2018(e)ko otsailaren 25(a), igandea
DETERMINANTES
Eskema honetan determinatzaileak azalduko dizuet.
2018(e)ko otsailaren 23(a), ostirala
GIHARRAK
Giharrak ehun uzkurkorrak dira, laburtu eta luzatzeko gaitasuna daukatenak alegia, azalaren azpian eta hezurren inguruan kokatuta daudenak. Gihar ehunez osatuak daude.
Lokomozio-aparatua osatzen dute hezur eta tendoiekin batera.
Eurekin lotutako gaixotasunetaz arduratzen diren espezialitate medikoak neurologia eta traumatologia dira batik bat.
Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Gihar-sistema»
Gihar-sistema gizakion gorputza osatzen duten gihar multzoa da. Giharrak mugimenduaren motorrak dira. Giza-gorputzak borondatez mugitzen ditugun seiehun eta berrogeita hamarretik (650) gora gihar ditu. Horrelako kopuruarekin mugimenduen aberastasuna handia da.
Fisiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mugimenduak burutu ahal izateko, nerbio periferikoen bidez jaso behar dituzte buruak bidalitako aginduak.
Ahalbidetzen dituzten mugimenduak bizkorrak ala finak izan daitezke, hainbat faktoreren arabera.
Lotutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2018(e)ko otsailaren 22(a), osteguna
ESKELETOA
Hezurra edo ehun oseoa (latinetik: os) animalia ornodun askotan dagoen endoeskeletoko ehun konektibo zurruna da. Lokomozio-aparatuaren ehun sendoak dira, gihar eta tendoiekin elkar lotuta daudenak.
Hezurra, hezurretako ehun nagusia da; soineko egitura eusten du; barruko organoak babesten ditu, (giharren laguntzaz) mugimendua ahalbideratzen du; eta parte hartzen du zelulen sorreran, kaltzioaren metabolismoan eta mineralen metaketan. Animalia baten hezurrak, hezur guztien multzoak, eskeletoa osatzen dute. Hezurra, kartilagoa bezala, mesodermotik eratorria da. Kartilagoa bestelako osagaiak ditu baina hizkera herrikoian, zenbaitetan kartilagoz osatutako hezurdura batzuei hezur legez izendatzen ditugu. Adibizez arrain kondriktioak (marrazoak eta) hezurdura kartilagoz osaurik dago, benetako hezurra duten arrainak arrai osteiktioak dira, baita tetrapodo guztiakak ere. Hezurdurarako eboluzioak zenbait aukera eskaintzen ditu. Aukera hauek guztiak ez dira guztiz hezurraren pareko funtzioan.
- Exoeskeletoa osatzen dute maskorrek (silize eta kaltzioaz osatutakoak) eta kitinazko exoeskeletoak
- Benetako eskeletoa (hau da, mesodermotik eratorritako babes ehuna) azaltzen zaigu ekinodermoetan. Prorifera (arroak) kaltzio edo silizeskoak diren araztzaz eta spongin zuntzez osatutako sarezko endoeskeletoa dute.
Hezurra osteologiak aztertzen du. Hezurrak aztertzeko zenbait metodo desberdin erabiltzen dira, mazerazioa adibidez. Mazerazioan hezurra garbitu egiten da ontzi-garbigailuz eta lejia duen uran irakiten. Garbiketa amaitzeko eskubila eta xaboia erabiltzen da.
Lotutako gaixotasunetaz arduratzen da nagusiki Traumatologia.
ZENTZUMENAK
DASTAMEN
Dastamena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, ahoak ahalbidetzen duena. Oinarrizko bost zapore bereizi ditzakegu dastamenaren bidez: gozoa, gazia, mingotsa, garratza eta umami. Horietaz gain, gaur egungo zenbait zientzialarik diotenez, seigarren zapore baten errezeptoreak ere baditugu gure ahoan gantz-azidoen zaporea nabaritzeko.
Honekin lotutako gaixotasunetaz neurologoak arduratzen dira. Bestela, dastamen eza ageusia da.
Belarri
Belarria soinuak atzematen dituen organo anatomikoa da. Ornodunen belarriek biologia komuna daukate, arrainetatik hasi eta gizakietaraino, ordenen eta espezieen arabera aldaketak dauden arren. Bere funtzioa ez da soilik soinua jasotzea, orekan eta gorputzaren kokapenean ere zeregin nagusia betetzen baitu. Belarria entzumen-sistemaren ataletako bat da.
Belarri hitza bi modutara ulertzen da, organo osoa adierazteko edo soilik zati ikusgarriari deitzeko. Animalia askotan, belarri ikusgarria belarri-hegal deritzon ehun tolestua besterik ez da. Entzumenaren prozesuan parte hartzen duen lehen atala da, eta ez du funtziorik betetzen orekaren zentzumenean. Gizakietan atal honi aurikula ere deitzen zaio. Ornodunek belarri-parea daukate, buruaren bi aldeetan simetrikoki kokaturik. Kokapen honek soinu-iturriak lokalizatzen laguntzen du.
Ikusmen
Ikusmena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, begietan datzana eta irudiak sumarazten dituena. Argiari esker ikusten dugu. Argia objektuetan islatzen da eta horregatik, argia dagoenean gauzak ikusi dezakegu.
Ikusmenak sailkapen zoologikoaren maila bakoitzean bere ezaugarriak ditu. Eboluzio-maila oso apaleko animaliek ikusmen lausoa izaten dute, fotohartzaile mugaturik gabea. Animalia-espeziea garatu ahala, ikusmena ere garatzen da. Hala, ugaztun gehienek argitasun- eta iluntasun-mailak sumatzen dituzte bakarrik eta ez koloreak; primateek eta gizonek dute ikusmen garatuena, ikusmen binokularra eta kolorezkoa baitute.
Ikusmenaren berezitasunak erretinak argiarekiko duen sentikortasunaren eta erretinan irudiak fokatzeko duen gaitasunaren ondorio dira; gauzetan islatzen diren argi-izpiak, korneapasa eta begi-ninian zehar kristalinora iristen dira; kristalinoak erretinan fokatzen ditu eta bertatik ikusmen-nerbioak garunera igortzen ditu seinaleak, garunean irudi bihurtuko direnak; kristalinoaren forma gihar ziliarren bidez aldatzen da; hala, gauzak distantzia desberdinetara foka daitezke.
Irudia erretinaren puntu egoki batean eratzen bada, begia emetropea dela esaten da, behar bezalakoa; irudia erretinaren aurrean eratzen denean, begia miopea izaten da; eta erretinaren atzeko aldean sortzen denean, berriz, hipermetropea. Astigmatismoa kornearen kurbaduran izaten den berezko akatsa da; ikusmen-akats horiek betaurreko, lente eta ebakuntzen bidez zuzendu daitezke. Gaixotasun horietaz oftalmologoak arduratzen dira. Bestela, ikusmenik eza itsumena da.
Ukimen
Ukimena gizakiek dituzten bost zentzumenetakoa da, gorputzaren azal guztian datzana baina bereziki esku, mihi eta ezpainetan kokatzen dena, gauzakien ukipena eta gauzen gogortasuna eta tenperatura sumarazten dituena. Eragilearen nolakotasunaren eta indarraren arabera, ezberdina da ukimenak jasotzen duen sentipena. Horrela, hasieran ukipen hutsa baino ez denak, eragilearen indarra areagotuz gero, presio sentipena, bai eta oinazea ere, eragin ditzake. Ezberdina da, era berean, ukimenaren zorroztasuna, gorputz atalen arabera: oso zorrotza da mihiarena, ezpainena, esku ahurrena eta hatz muturrena. Larruazalaren egoerak ere zorroztasuna baldintzatzen du; hiperkeratosiak (larruazal lodituak), hotzak eta anemiak gutxiagotzen dute. Ukimenarekin lotutako gaixotasunetaz neurologoak arduratzen dira.
Usaimen
Usaimena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, sudurrak ahalbidetzen dutena. Honekin lotutako gaixotasunez neurologoak arduratzen dira. Bestela, usaimen eza anosmiada.
PLANETAK
Eguzki-sistema orain dela 4.600 milioi urte sortu zen, molekula laino baten grabitazio-kolapsoaren ondorioz. Sistemaren masaren zatirik handiena Eguzkian dago eta, ondoren, geratzen denaren gehiengoa Jupiterren. Barneko lau planetak, Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte planeta telurikoak dira, batez ere arroka eta metalez osatuak. Beste lau planetak planeta erraldoiakdira, telurikoak baino nabarmen handiago. Bi handienak, Jupiter eta Saturno gasezko erraldoiak dira, batez ere hidrogeno eta helioz osatuak. Kanpoko bi planetak, Urano eta Neptuno izotzezko erraldoiak dira, batez ere ura, amoniako eta metanozosatuak. Zortzi planetek orbita ia zirkularrak dituzte, ekliptika deitzen den planoa ia laua jarraituz.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)