Giharrak ehun uzkurkorrak dira, laburtu eta luzatzeko gaitasuna daukatenak alegia, azalaren azpian eta hezurren inguruan kokatuta daudenak. Gihar ehunez osatuak daude.
Lokomozio-aparatua osatzen dute hezur eta tendoiekin batera.
Eurekin lotutako gaixotasunetaz arduratzen diren espezialitate medikoak neurologia eta traumatologia dira batik bat.
Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Gihar-sistema»
Gihar-sistema gizakion gorputza osatzen duten gihar multzoa da. Giharrak mugimenduaren motorrak dira. Giza-gorputzak borondatez mugitzen ditugun seiehun eta berrogeita hamarretik (650) gora gihar ditu. Horrelako kopuruarekin mugimenduen aberastasuna handia da.
Fisiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mugimenduak burutu ahal izateko, nerbio periferikoen bidez jaso behar dituzte buruak bidalitako aginduak.
Ahalbidetzen dituzten mugimenduak bizkorrak ala finak izan daitezke, hainbat faktoreren arabera.